XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kardenalak beren eritziz Jerusalengo ta Erromako Pedro ta Paulo deunen elizetako barkamenak asko galduko zutela-ta, oi-ezbezelako baiespen ori indarrgabetzeko alegiñak egin ondorean, Aita Santuak erabaki zuan Porziunkulako Barkamen au Dagonillaren lenengo arratsalde erditik urrengo egunean eguzkia sartu arte
Prantzisko, berexkuntza aundi au eman ziolako, bere eskerr ona agertzeko ustez, buruaz agurr eginda, aldentzera zijoan Aita Santuak esan zionean:
Ta au esanda pozik aldendu zan.
Porziunkulako bidea artu zuan bere lagun zintzoarekin.
Bidaldi ontan erakatsi zion Leon anaiari, egiazko alaitasuna ez dagola ez miragillea izaten, ez onbidetsu ta ona izaten, norberak bere burua ukatuta, Kristogatik miñak, ezezpenak, laidoak eta bearrik gorrienak alaiki eramaten baizik.